MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXIII. XAKE TXAPELKETA.

(SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).

(2013ko abenduaren 15etik 21era, Elgoibarren).

 
 
 

2013-12-18 (10:15): BOSGARREN TXANDA.

 

Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (3) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (2’5):0’5-0’5.

Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (3) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (3): 0’5-0’5.

David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (2’5) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0): 0’5-0’5.

Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (1’5) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0): 1-0.

Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (2’5) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (2): 0’5-0’5.

 

         GUSTAVO BARRENETXEAREN BOSGARREN PORROTA.

 

            Bosgarren txandak ez du ezer erabaki. Alsina – Cruz eta Paunovic – Franco neurketak berdinean amaitu dira. Aleksa Strikovicek ere berdindu du Tanguy Ringoir belgikarraren aurka.

 

            Gustavo Barrenetxea ezin izan du porrota saihestu Oleg M. Romanishin ukraniarraren aurka. Lau aukera geratzen zaizkio punturen bat urratzeko.

 

            David Astasio oso torneo ona egiten ari da. Angel Arribas orain arte puntuatu gabe zegoen, baina eloko 91 puntu gehiago dauzka. Beraz, berdinketa ez da txarra Astasiorentzat.

 

2013-12-18 (17:00): SEIGARREN TXANDA.

 

Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3) – Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (2’5): 0-1.

Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (3): 0-1.

Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (0’5) – Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (2’5): 1-0.

Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (3’5) – David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (3): 0’5-0’5.

Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (3’5) – Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (3’5): 0’5-0’5.

 

         ALEKSA STRIKOVIC ERE BURUAN JARRI DA.

 

            Seigarren txandak pil-pilean jarri du txapelketa. Aleksa Strikovicek ez du hutsik egin Gustavo Barrenetxearen aurka eta buruko hirukotea harrapatu du. Hain zuzen ere, Dragan Paunovic – Daniel Alsina lehia zuzena berdinketan bukatu da. Bestaldetik Cristhian Cruzek ezin izan du David Astasio gainditu. Berdinketak gasteiztarraren lana are eta hobea egiten du.

 

            Puntu erdira jarri da Tanguk Ringoir belgikarra, Alejandro Franco garaitu ondoren. David Astasio ere puntu erdira dago eta Alejandro Franco puntu batera. Txapelketako berdintasuna agerikoa da.

 

            Angel Arribasek lehenengo garaipena eskuratu du. Bazuen garaia burua altxatzeko.

 

            SAILKAPENA.

 

1)    Aleksa Strikovic (Serbia) (2.526) – 4 puntu.

2)    Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) – 4 puntu.

3)    Cristhian Cruz (Peru) (2.549) – 4 puntu.

4)    Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) – 4 puntu.

5)    Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) – 3’5 puntu.

6)    David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) – 3’5 puntu.

7)    Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) – 3 puntu.

8)    Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) – 2’5 puntu.

9)    Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) – 1’5 puntu.

10) Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) – 0 puntu.

 

2013-12-19: ZAZPIGARREN TXANDA.

 

Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.542) (4) – Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.485) (3).

David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.397) (3’5) – Dragan Paunovic (Serbia) (2.500) (4).

Oleg M. Romanishin (Ukrania) (2.495) (2’5) – Cristhian Cruz (Peru) (2.549) (4).

Aleksa Strikovic (Serbia) (2.529) (4) – Angel Arribas Lopez (Espainia) (2.488) (1’5).

Tanguy Ringoir (Belgika) (2.506) (3’5) – Gustavo Barrenetxea Bahamonde (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.221) (0).

 

         BARRENETXEA, FRANCO ETA ASTASIO, UNE ERABAKIGARRIAN.

 

            Oso partida garrantzitsuak dituzte Euskal Herriko jokalariek.

 

Gustavo Barrenetxeak puntuatzen saiatu behar du, aukera gutxi gelditzen zaizkio eta. Ez du erraza izango, eloko 285 puntuk bereizten dute Tanguy Ringoir belgikarrarengandik.

 

            Alejandro Francok azkeneko galeraren arantza atera nahiko du. Daniel Alsina katalanak ez dio erraztasunik emanen. Bigarren zerrendaburua da eta torneoa ikusmiran dauka.

 

            David Astasiok azpitik bigarren eloa zeukan hasieran. Hala ere, hor dabil onenen artean. Dragan Paunovicen aurka beste aukera bat dauka bere maila igo dela erakusteko.

 

            Cristhian Cruz eta Aleksa Strikovic faborito dira beren partidetan. Pronostikoa betez gero, oso ongi kokatuko dira azken txanpari begira.

 

 

 

            2013-12-18.

 

                Iturria: “http://chess-results.com/tnr119137.aspx?lan=2&art=2&turdet=YES&flag=30&wi=821” webgunea.